XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Autoreen arauera, espezie kopurua 800.000tik 850.000ra doa.

Espezie kopuru haundi honen azalpena intsektuetan ematen diren zenbait ezaugarri ikusi eta gero aurkitu daiteke.

1. Neurri txikiari esker arnas-prozesua trakea eta trakeola txikien bidez egiten da, gas-aldaketa zuzenarekin.

Gorputzak duen superfizie txikiari esker, ur-galera oso txikia da, eta gainera, tegumentuak oso zaila egiten du ur-galera hau.

Aipatu dugun neurri txikiari esker, animali hauek espazio oso txikiak interstizialak batzutan, esploratzeko aukera dute, mikroklima oso bereziekin, e. b.: kolenboloak, mikrokoleoptero eta intsektu askoren larbak, lurraren faunako alde garrantzitsua dira.

2. Moldaketa.

Intsektuek moldakuntza morfologiko, anatomiko eta funtzional ugari dituzte.

Moldakuntza morfologikoak, beste animali taldeetan bezala, elikagaia lortzearekin lotuta daude, e. b.: Mantis religiosa-ren hanka atzilariak; edo bestela eraso edo defentsa teknikekin.

Intsektuen moldakuntza garrantzitsuenetariko bat ur metabolikoaren erabilera da, honi esker basamortu-giroetan, ur gutxiko substratuetan bizi daitezkeelarik, e. b.: Tenebrio molitor-aren larba.

Hala eta guztiz, intsektuen moldakuntza deigarrienetarikoa, garapeneko faseren bat (arraultza, larba krisalida edo pupa) egoera gutxi gora behera ezkutuan igarotzeko aukera ematen diena da.

Hau diapausa izenar, honela ziklo biologikoak klima-baldintzetara modu bikainean egokitzen direlarik.

3. Azkenik, hegaz egiteak, aukera ikusgarriak eman die intsektuei habitat berriak aurkitzeko orduan.

Kopuruari dagokionez, intsektuek biotopo jakin bateko talde haundiena osatzen dute, e. b.: inurritegi baten bataz beste egoten den inurri-kopurua, 40.000 ingurukoa izaten da, biotopoan dauden gainontzeko ornogabeen kopurua baino haundiagoa.

Kopuru haundia hau, besteak beste, ugaltzeko duten erraztasun haundiari esker gertatzen da: a. Eme bakoitzak jartzen duen arraultza kopuru haundia.

d. Intsektuen ugalketa sexualak, animali guztien arteko aldaketa kopuru haundiena erakusten du.

Habitat.

Intsektuen moldakuntza aukerei esker, esan genezake itsas hondoan izan ezik, intsektuak beste medio guztietan agertzen direla.

Itsas bazterrean, ur gazi eta gezetan, ur termal eta lur azpikoetan, landaretza askoko leku eta basamortuetan.

Bestalde, intsektuak mikrohabitat oso berezietan egoten dira, zenbait moldaketei esker, e. b.: zurean intsektu xilofagoak, liburutegietan, larru-gordelekuetan, bihitegietan eta museoetako intsektu kolekzioetan ere bai, konpondu ezinezko kalteak eragiten dituztelarik.

KANPO MORFOLOGIA

Lan honen neurria ikusirik, ezinezkoa zaigu agertzea hemen intsektuen kanpo-morfologiari buruzko ikerketa zehatzik, hala eta guztiz, lan hau Grassé eta Kûkenthal bezalako enziklopedietan modu bikainean garaturik agertzen da.

Atal honetan klabeak ulertzeko beharrezkoak diren elementuak ukitzen dira.

Intsektuaren kanpo-segmentazioak ongi desberdinduriko hiru zati ditu: burua, toraxa eta abdomena.

BURUA

Burua sei elementuen fusiotik sortzen den kapsula da.

Mantis religiosa-k bere harrapakinak, hortz luzeak dituzten aurreko hankakin harrapatu eta eusten ditu.

Intsektuek habitat mota asko kolonizatu dituzte, gizonarena barne, zilarrarraina (Lepisma saccharina)-rekin gertatu den bezala. M.I.